top of page

ERLEEN, LOREEN ETA ERLEZAINTZAREN

ARTE ETA ZIENTZIA

APICULTURA EZKURDI ERLEZAINTZA

Apicultura EZKURDI Erlezaintza, erlezaintza lanetan dabilen enpresa bat da. Eltson dago, Ultzamako bailarako herri batean (Nafarroa), eta bere izena kokatua dagoen etxetik dator.

​

Gure proiektua erleen inguruan sortua dago, beraien polinizazio eta biodibertsitate zerbitzuekin, eta denboran zehar beraien eta gizakien artean eman den erlazioaren ikerketa etnografikoarekin. 

​

Nafarroako lorakuntza desberdinetan zehar kokaturik dauden 300 erlauntza ditugu eta erleekin batera zaindu eta lantzen ditugu. Horrela kalitate eta lore aniztasun handidiko ezti gordinak lortzen ditugu eta gure erlezaintza gelan atera eta ontziratzen ditugu. 

​

Erleen, eztiaren, loreen, polenaren eta beste erlezaintzako beste alderdien ikerketa lanak ere egunero gure erlezaintza laborategian egiten ditugu.

​

Eltson ERLEZAINTZA MUSEORA bisita gidatuak egiten ditugu. Bertan modu hezitzaile eta atsegin batean ERLEEN, LOREEN ETA ERLEZAINTZAREN ARTE ETA ZIENTZIA ezagutu daiteke. 

 

Bisita gidatua bukatzerakoan edo gure etzera eztia erostera etortzerakoan, Nafarroako gure ezti gordin desberdinen eta erlauntzako beste produktuen dastaketak egiten ditugu. Zuzeneko salmentarako ez da beharrezkoa aldez aurretik abisatzea.

​

ELTSO - ULTZAMA

Eltso Ultzamako bailaran dagoen eta 50 biztanle dituen herri txiki eta lasaia da. 

 

Iruñeatik 20 kilometrotara, Donostiatik 46 kilometrotara, Gasteizetik 83 kilometrotara, Bilbotik 108 kilometrotara, Hendayatik 65 kilometrotara eta Logroñotik 85 kilometrotara dago.

​

Ultzamako bailarari, bere izena zeharkatzen duen ibaiak ematen dio. Interes kulturala eta arkitektonikoa duten 14 herrik osatzen dute. Bailara osoa pagondo eta hariztiek osatzen duten ingurune natural batez eta ohizko abelzaintzarako erabiltzen diren belardietaz inguratuta dago.

​

bottom of page